AEDk literatura lanik onenak saritu ditu

Goiatz Arana Begiristain 2010eko apirilaren 26a

Egubakoitz arratsaldean banatu zituzten Arrasate Literatura Lehiaketetako sariak. Kulturaten zuten hitzordua, 18:00etan, eta areto nagusia guztiz bete ez bazen ere, eserleku gutxi batzuk baino ez ziren geratu hutsik.

Ekitaldiari hasiera emateko, hitzaldia egin zuen Fernando Morillo idazleak eta, segidan, AEDk antolatzen dituen Arrasate Literatura Lehiaketetako sariak banatzeari ekin zioten.  Ipuin, poesia, bertso paper eta komikiaren ataletan banatu zituzten sariak.

Ikusitakoa ikusita, pozik agertu zen AEDko lehendakari Eñaut Muxika: "Jende asko batu da Kulturateko areto nagusian. Eskertzekoa da ikustea, oraindik ere, kulturak eta literatura lehiaketek jende asko erakartzen dutela". Lanen kopuruak gora egin du, batez ere, komikian, eta bertso paperean 95 lan aurkeztu izana ere ez da marka markala, Muxikaren esanetan. Ikastetxeekin izandako elkarlanak fruitu onak eman dituela ikusirik, datorren urtean ere deialdia euren bitartez egiteko asmoa agertu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak