AEDk eman ditu ezagutzera XXII. Arrasate Literatur Lehiaketetako finalistak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko api. 2a, 12:42
AED euskara elkarteak jakinarazi ditu azken Arrasate Literatur Lehiaketetako irabazleak. Iaz baino lan gehiago jaso dira baina antolatzaileen arabera, mailak behera egin du. Parte hartzaileen artean emakumezkoa izan da gehiengoa. Sariak 25 eta 180 euro arteko dira, postuaren eta adinaren arabera. Sari banaketa apirilaren 23an egingo dute, Kulturaten.

AED elkarteak jakinarazi ditu orain 22 urte antolatzen hasi zen Arrasate Literatur lehiaketako irabazleak. Sari banaketa apirilaren 23an –Liburuaren Eguna– izango da Kulturaten, 19:00etan. Ondoren luncha egingo dute.

127 lan, iaz baino 20 gehiago
Guztira 127 literatur lan jaso ditu AEDk, lau lehiaketetan banatuta: ipuina, poesia, bertso-paperak eta komikia. Parte hartzeak gora egin du aurten: iaz baino 20 obra gehiago jaso dituzte. AED elkarteak jakinarazi duenez, "igoera erlatibizatu beharra dago, jakinik, lan kopuruak datorren urtean behera egin dezakeela samur". Izan ere, lehiaketotako parte hartzeak ikastetxeetako lanetik edaten du neurri handi batean, eta beraz, nahikoa izaten da irakasle batek gelan gai bat lantzea jasotako lan kopuruak gorakada nabarmena izateko.
Bestalde, Arrasatetik kanpoko lanen kopurua behera doa; eta antolatzaileen ustez, "normala" da. Bada, lehen AEDk antolatutako Arrasate Literatur Lehiaketak ziren inguruko bakarrak, eta egun herri guztietan izaten dira aipatu lehiaketak, Udalek zein tokiko euskara elkarteek antolatuta.
gaiak lanen kalitatean eragin
AEDk adierazi duenez, "sarituak izan diren lanak nahiko garbi nabarmendu dira besteen gainetik, eta epaimahaiak adostasun handiz hartu ditu erabakiak". Aurten euskara aukeratu dute gai moduan –normalean gaia librea izaten da–: eta horrek eragina izan du lanen mailan. Hala, AEDk jakinarazi du "akaso gai abstraktu samarra" dela gaztetxoendako.

Epaimahairen lana eskertu
AED elkarteak epaimahaiaren laguntza eskertu gura du. Epaimahaia generoka antolatzen da eta bi mota bereiz daitezke: batetik, ikastetxeen iritzia dago –aurten Herri Eskolaren laguntza jaso dute– eta bestetik, genero bakoitzean adituak diren pertsonak. Ez dira izen handikoak, baina bai bertsozale, marrazkigile edota literaturzale amorratuak.
Azkenik, sariei dagokienez, 25 eta 180 euro arteko sariak banatuko dira, adinen arabera. Datorren urtera begira, baina, dirua baino euskarazko produktuak oparitzea pentsatzen dabiltza.

Irabazleen zerrenda

IPUINA

 

1. taldea (1996an edo ostean jaioak)
> Odei Marcos
> Nagore Etxebarria.
> Maria Aranburu.
2. taldea (1995ean jaioak)
> Ainhoa Urzelai.
>  Miriam  Barriocanal.
> Ainhoa Barberan.
3. taldea (1993-94an jaioak)
> Arrate Isasi-Isasmendi.
> Andrea Unanue.
4. taldea (1992an edo aurretik jaioak)
> Jon Barrenetxea.
> Maite Carreras.
> Eneritz Urrutia.

KOMIKIA
1. taldea (1995ean edo ostean jaioak)
> Iker Hervas.
> Amagoia Muniozguren
Beste mailetan ez da lanik aurkeztu.

BERTSO PAPERAK
1. taldea (1995ean edo ostean jaioak)
> Eneko Azpiazu
> Julen Ropero.
2. taldea (1993-94an jaioak)
> Nahia Zeziaga
3. taldea (1992an edo aurretik jaioak)
> Xabi Igoa

OLERKIA
1. taldea (1995ean edo ostean jaioak)
> Nerea Dorronsoro
> Sara Larrabe

2. taldea (1993-94an jaioak)
> Elene Gallastegi
> Eider Del Campo

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak