Mahai inguruen helburu nagusia da euskararen egoera zein den azaltzea. Hurrengo hitzaldiak maiatzaren 14an eta 21ean izango dira. Hurrengo eguazteneko mahai inguruan, gizarte mugimenduetan euskarak bizi duen egoeraren gainean egingo dute berba Topaguneko Jasone Mendizabalek, AEK-ko Oskar Elizburuk eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kide batek.
Gainera, maiatzaren 21ean, lan munduan euskarak duen presentzia aztertuko dute. Hain zuen, Emun-eko ordezkari Dani Larreak eta Elhuyarreko ordezkari batek egingo dute berba. Azkeneko hitzaldian, zehaztu barik duten hirugarren lagun batek ere parte hartuko du.
Bi mahai inguruak Kulturateko areto nagusian egingo dira, 19:00etan hasita, eta irekiak dira herritar guztiendako.