Adineko jendearentzat bide hezkuntza ikastaroak ematen hasi dira

Txomin Madina Milikua 2007ko aza. 13a, 21:06
Adinekoak haurrekin doazenean, oinezko edo gidari moduan nola jokatu izango da aurtengo ikastaroen ardatza.

4. ikasturtea hasi du Arrasaten Bide Hezkuntza programaren barruan adineko jendearekin egiten den ikastaroak. Helburua, kalera irtetzean edota kotxea hartzean, oinezko, gidari edo bidaiari moduan nola jokatu erakustea da. herriko udaltzainak arduratuko dira ikastaroak ematez.

Udaltzainek esan digutenez, oinezko gisa, ohitura izaten da askotan adinekoen etsai handiena, izan ere, herrietako trafiko arauak aldatuta ere, askotan lehengo ohiturekin segitzen dute, eta horrek, arazoak ekar ditzake.

Gidari moduan aldiz, ohiturek eragin ditzakete arazoak, baita gure ahalmen psikikofisikoak gutxitu egin direla ez onartzeak ere. Hala, adinekoak konturatu behar dira ikusmena edo errekazio ahalmena galtzeak zuzenean eragiten duela gidatzeko ahalmenean.

Aholkuei buruz galdetuta, arduraz jokatzea izan da erantzuna: bakarrik badoaz norberaren buruarekiko arduraz eta oinez haurrekin edo gidari moduan bidaiariekin badoaz, baita besteekiko arduraz ere.

Aurtengo ikastaroetan gai nagusia haurrak izango dira eta ilobekin kalera doazenean edota kotxean daramatzatenean egin beharrekoari buruz azalpenak emango dizkiete.

Abaroako erretiratu etxean eman dute jada lehenengo hitzaldia, eta azaroaren 14an  bihar Musakolan egongo dira udaltzainak hitzaldia ematen. Datorren astean, Tokiargi eta Uribarriko erretiratu etxeen txanda izango da, eta 3 saio egingo dira denera erretiratu etxe bakoitzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak