Adina ez da bidaiatzeko muga

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko uztailaren 9a

Adina izaten da sarritan, bidaia luzeak ez egiteko erabiltzen den aitzakia; Arrasate Irratian, baina, 60 urteren bueltan dabiltzan Arrasateko 13 bikotek 3 urtean behin, munduan zehar egiten dituzten bidaien esperientziak jaso dituzte. Jarraian duzue entzungai, Andoni Alzelai, lagunarte horretako kidearekin 107.7an izandako solasaldia.

2001ean egin zuen Arrasateko lagunarte horrek, lehenengo bidaia; AEBtan zehar ibili ziren abuztuko hiru astetan, New York-en hasi eta Kaliforniara abiatu ziren gero. Hurrengoa, 2004an egin zuten, Mexiko eta Guatemalan ibili ziren orduan. Hirugarrena, berriz, 2007an egin zuten, India eta Nepal ezagutu zituzten orduan. Hurrengoa, datorren urtean, 2010ean egingo dute; zehaztu gabe dute oraindik nora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak