Adar handi bat erorita Arbolapetan

Edu Mendibil 2010eko irailaren 8a

Arbolapetako indiar gaztainondoaren adar handi bat jausi da bart. Edozein modutan, Udaltzaingotik jakitera eman digutenez ez da inongo zauriturik egon. Antza denez, goizean goiz, seiak inguru erori da adarra. Udaleko arduradunek Arbolapetako indiar gaztainondoak izandako kalteen balorazioa egiten dihardute. Arbolapetik goiz igaro direnek sorpresa handia hartu dute zuhaitzeko adar handi bat lurrean erorita ikustean. Udaleko arduradunek erretiratu dute dagoeneko eroritako adarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak