AC/DCren kontzerturako sarrerak salgai, oraingoan arazo barik

Miren Manias 2010eko apirilaren 22a

Ez da aurrekoan sortutako kaosa errepikatu, eta arazo gabe ari dira saltzen AC/DCk ekainaren 28an Bilboko San Mames futbol zelaian emango duen kontzerturako sarrerak. Arrasaten, esaterako, saldu dituzte dagoeneko lehen sarrerak; goizeko zazpietatik izan dira lagun batzuk Halcon bidaiak bulegoko ate aurrean zain.

2009an AC/DCk Bilbon eman zuen kontzerturako Ikatz argazki dendan jarri zituzten sarrerak salgai. Orduan segituan agortu ziren eta jendea haserre zen horregatik. Aurten badirudi ez dela horrelako arazorik sortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak