Abuztuan irekita dauden komertzioen gida kaleratuko du Udalak

Jon Berezibar 2008ko uztailaren 16a

Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomiko Zerbitzuak, aurtengo abuztuko oporraldiari begira, Arrasaten abuztuan irekita egongo diren establezimenduen gida egin gura du. Ekimenaren helburua da abuztuan Arrasaten geratuko diren bizilagunei beharko dituzten zerbitzuak zein establezimenduetan hartu ahalko dituzten informatzea. Gida horretan agertzeko interesa duten Arrasateko komertzio, taberna, jatetxe edo bestelako zerbitzu establezimenduek BAZeko bulegoan euren datuen fitxa bete eta entregatu beharko dute, uztailaren 18a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak