Abstentzioaren aldeko deialdia egin du Arrasateko herritar talde batek

Txomin Madina Milikua 2008ko mar. 4a, 21:03
Kulturaten egindako ekitaldian martxoaren 9ko udal hauteskundeei begira abstentzioaren alde egiteko arrazoiak eman dituzte.

Abstentzioaren aldeko deialdia egiteko arrazoiak zeintzuk azaltzeko orduan,  Euskal Herriak gaur egun duen egoeraren sustraiak, 1978ko Euskal Autonomi Erkidegoko Autonomi Estatutoan eta Nafarroa Garaiako Amejoramenduan daudela esan dute. Iruzur historikotzat jo dituzte bi ekimenok, eta Francok sendotu nahi izan zuen Estatu eredua berrezarri zutela salatu.

PSOE eta PPren proiektu politikoaren kontra ere egin dute, eta gaineratu dute proiektu hauek EAJren kolaborazio osoz garatu zirela. Gaineratu dute, ordutik ezker abertzaleak norabide horren aurkako mugimendua gidatu duela eta hortik datozela ezker abertzalearen kontrako erabakiak. Egoera honen aurrean, abstentzioa aldarrikatu dute.

Loiolako negoziazioak

Prentsaurrekoaren ostean, Alderdi Sozialistak, EAJ eta Batasunak batetik eta ETAk eta Espainiar Gobernuak bestetik aurrera eramandako  Loiolako negoaziazioen inguruko azalpenak emanez bideo emanaldia egin dute bertaratu direnentzat. Bertan azaldu dute, negoziazio horiek bertan behera geratu zirela Batasunak hasierako hitzarmenaren zirriborroan zehaztaztasunak sartzeko proposamena egin zuenean.

Gaineratu dute, ezker abertzaleak ez duela  negoziazio hauei berriz heltzeko aukera baztertzen; baina beti ere utzi zuten puntu berean helduz gero, atzerako urratsik onartu gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak