Abian da udalerria eta Garagartza guztiz lotuko dituen bidegorria

Ubane Madera 2009ko abe. 23a, 10:02

Ibarreta eta Garagartza arteko bidegorri zatiaren proiektua idazteko lana adjudikatu du opor aurreko Udal Gobernuaren azkeneko batzarrak. LKS enpresari eman dio eta hark hiru hilabete baino lehen entregatu beharko du. Aurrekontua da 12.064 euro.

Zati garrantzitsua

Zati txiki samarra da idatzi behar duten proiektukoa, 400-600 metro inguruko bidegorria, baina badauka garrantzia; izan ere, behin eginda, Arrasaten eginda dagoen oinezkoen edo bizikleten ibilbideak jarraipena izango du kanpoko auzo haietara. Hain justu, Garaia Berrikuntza Gunetik Garagartzan estreinatu berri dituzten ortu ekologikoetaraino, Fagor lantegiraino edo Garagartza-Gesalibar auzoetaraino joan ahal izango da automobila erabili barik, oinez zein bizikletaz.

Hain zuzen ere, honako ibilbide hauxe izango du bidegorriak: Ibarretako eremutik pasatu, Fagor lantegiaren atzeko aldetik segi eta Arteagara doan bidearekin bat egingo du. "Behin proiektua idatzita, asmoa da lehenbailehen eraikitzea", adierazi du Izaro Agirrek, Udaleko Obra eta Zerbitzu Saileko teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak