Abian da Sexmetraia 2008 film labur lehiaketa

Maider Arregi 2008ko api. 8a, 11:38
Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak martxan jarri du Sexmetraia 2008, film laburren II. lehiaketa. Film laburrak aurkezteko azken eguna 2008ko irailaren 30a da.

Nazioarteko film laburren lehiaketa da Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak antolatzen duen Sexmetraia ekimena.

Helburua

Lehiaketako parte hartzaileen film laburren bitartez, sexualitatea bizitzeko dauden modu ezberdinak kaleratu eta goraipatzea da helburu nagusia. Hots, ekimen honen bitartez, gizon edo emakume sentitu eta bizitzeko modu ezberdinak pantailaratu nahi dituzte.
Sexualitatea da film laburren gaia.

Atal berria

Aurten sail berria dauka lehiaketak: Sexmugi. Mugikorrez grabatutako film laburrak (gehienez
60 segundo). Interesatuek emailez bidali dezakezu sexologiazerbitzua@arrasate-mondragon.net helbidera.

Sariak

  • Irabazlea: 1.500 euro
  • Sexologia euskaraz saria: 600 euro
  • SEXMUGI saria: 300 euro


Informazio gehiago

· Arrasateko Udaleko SEXOLOGIA ZERBITZUA
· (+34) 943 25 20 66
· Biter 3,
· Arrasate 20500
· Gipuzkoa

www.sexologiazerbitzua.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak