Edonork parte hartu ahalko du, gehienez bost minutuko film laburra aurkeztuz. Ekainaren 22an amaitzen da lanak aurkezteko epea. Posta elektronikoz edo SMS bidez bidali ahal izango dira horiek.
Berdintasun Saileko teknikari Maite Barreñak gogorarazi du denbora daramatela emakumeenganako biolentzia dela-eta gazteendako zuzendutako kanpainak antolatzen. Ekimen horretarako, gazteek erabiltzen dituzten bitartekoak kontuan hartu gura izan dituzte; ordenagailua eta eskuko telefonoa, hain zuzen.
Saria, 400 euro
Lanak euskaraz eta erdaraz izan daitezke. Saridunak 400 euro irabaziko ditu eta euskarazko film labur onenak 300 euro. Datorren urteko azaroaren 25ean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunean, jakinaraziko dira irabazleak.