Abian da Esperientziaren Eskolaren bigarren ikasturtea

Txomin Madina Milikua 2009ko urr. 14a, 19:20
Arrasaten dagoen Esperientziaren Eskolan bigarren ikasturtearen irekiera ekitaldia egin dute. Ekitaldi honetan zehar gainera, iaz parte hartu zuten ikasleek, egindako lanagatik diploma bat ere jaso dute. Interes handia du Esperientziaren Eskolak, eta dagoeneko badago jendea 2010-2011 ikasturterako izena emanda.

Esperientziaren Eskolaren antolatzaile den MUGABE elkarteko Arantxa Arrieta, Arrasateko Udaleko Yolanda Perez de Arenaza zinegotzia eta Udaleko gizarte ongizateko atalburu Iñigo Garitano izan dira, baita aurreko ikasturtean ikasle izan zirenek eta ikasturte berrian ikasle izango direnak ere.

Ekimen arrakastatsua

Iaz 23 ikaslek parte-hartu zuten Arrasateko Esperientziaren Eskolan, eta ia denek diploma jaso dute gaurko ekitaldian. Aitziber Indart arduraduna oso gustura agertu da lehen ikasturtearen martxarekin, eta adierazi du horren adibide dela ikasturte berrirako izan duten eskari piloa. ''Aurreko urteko ikasleek gomendatuta, jende asko apuntatu da aurten, eta horrek esan gura du gustura geratu zirela ikasleak'' esan du Indartek. Ikasle izandakoek eurek eskatuta gainera, ikasketa iraunkorreko ikastaroa egingo dute aurten.

Esperientziaren Eskolari berari dagokionez, 30 izango dira aurten parte hartuko duten ikasleak, eta askotariko gaiak jorratuko dituzte bertan:  historia, informatika edo filosofia esaterako. Parte-hartzea da erabiltzen duten metodologiaren ardatza, eta asmoa da  esparru ezberdinetan formazio eguneratua jasotzea.

Aitziber Indarten esanetan, ez du inporta ikasleek duten aurretiko formazio mailak, izena emateko baldintza bakarra da 50 urtetik gorakoa izatea baita.

Astearte eta asteazkenetan izango dira Esperientziaren Eskolaren klaseak, beti ere goizez. Eta arduradunek esan digutenez, aurten lekurik ez, eta datorren urterako dagoeneko hainbatek eman dute izena. Interesa dutenek, 943 22 41 46 telefonora deitu behar dute. Esan behar da baita ere,  Eskola bera Arrasaten dagoen arren, Debagoieneko edozein herritarri dagoela irekita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak