Abentura jokoa eta Los Galerna, 12-17 urteko gazteendako

Ubane Madera 2010eko urriaren 28a

Zapatuan egin dute hitzordua Kulturaten 17:00etan, 12-17 urteko gazteei zuzenduta. Abentura jokoa antolatu du Txatxilipurdi elkarteak eurendako (17:00etan hasita), eta horren ostean, Los Galerna musika taldeak kontzertua egingo du (20:00).

Ekitaldi horiekin estreinatuko dute ikasturte berriko Erdigunea Piztu ekimena. Lander Juaristik emandako xehetasunen arabera, abentura jokoan parte hartzeko izena eman beharko dute gazteek aldez aurretik. Izan ere, taldeka egiteko frogak prestatu dituzte Txatxikoek, "taldean lehiatu eta puntuak eskuratzeko". Puntu gehienak dituztenei, gero sariak emango dizkiete.

Arrasate Irratian egin diote elkarrizketa Lander Juaristiri: Segidan duzue entzungai:

 

 

           

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak