Abenduko kultura egitaraua

Maider Arregi 2008ko abe. 2a, 16:24
Abendua ekintzaz gainezka dator. Gabonak direla eta Udaleko Kultura sailak ekintza ugari antolatu du abendurako. Hona hemen agenda proposamena:

MUSIKA

Akordeoi lehiaketa, "Arrasate Hiria", abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da. Bertan, Nazioarteko eta Estatuko akordeoilari onenak lehiatuko dira.

Abenduaren 5ean, barikuan,  Harreman Gobernuz Kanpoko erakundearen alde kontzertua egingo du Goikobaluk parrokian, arratsaldeko 20:00etan.

Abenduaren 12an, berriz, Ariana puello rap-era ezagunak emanaldia eskainiko du gaztetxean, 22:00etan. 

Abenduaren 20an Benito Lertxundik Amaian emango du kontzertua, 20:00etan.

Eta abenduaren 23an, Gospel musika Amaia antzokian Tye Tribbett and The Greater Anoiting   talde amerikarraren eskutik, 20:00etan.

Arrasate Musikalek Gabonetako kontzertua abenduaren 31n eguerdiko 13:00etan emango du Amaia Antzokian.

Bertsoa gustuko duzuenondako ere izango da bertso emanaldirik abenduan. Izan ere, AEDk antolatuta, abenduaren 21ean Amaia antzokian bertsoekin gozatzeko aukera izango da.

ANTZERKIA

Abenduaren 11n Cruzadas cotidianas ikusteko aukera egongo da helduendako.  Umeendako ere badago antzerkia: Baserriko saltsa izeneko antzezlana abenduaren 13an Amaian.

ZINEMA


Zinemari dagokionez, aste honetan, eguenean, Goazen! umeendako euskarazko film musikatua eskainiko dute kulturateko areto nagusian, 19:00etan. 

Aste bukaeran berriz, Berri Ona,  euskarazko pelikula izango da ikusgai helduendako. Gaztetxoenek ere abenduaren 14an  Basoaren izpiritua filma ikusteko aukera izango dute  arratsaldeko 5etan Amaian.

JAIAK


Gabonak ate joka ditugula eta, Santamas jaiak ere ospatuko dira abenduaren 22an. Eta fruta, barazki edota ganadu feria ere izango da.

Bestalde, abenduaren 27an, kultur aniztasun festa egingo da Ekin emakume elkarteak antolatuta.

Jai gehiago, izan ere, kale heziketa programaren aurkezpen jaia egingo dute abenduaren 12an biteri plazan. Denetarik izango da: tailerrak, grafitiak, musika...

Eta gogoratu, zapatuan,  San Nikolas Bolo-boloa egingo dela herriko plazan. Bi saio izango dira. Lehena 12:00etan eta bigarrena 12:30ean.

ERAKUSKETA

Eta Erakusketak ere badira: abenduaren 10era arte, naturaren gainean egindako argazkiak izango dira ikusgai kulturateko klaustroan.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak