Abenduaren 5etik 8ra akordeoi jotzaileen bilgune bihurtuko da herria

Miren Arregi Amasorrain 2008ko aza. 27a, 14:32
Beste urte batez, munduko akordeoi jotzaileen bilgune bilakatuko da Arrasate abenduaren 5etik 8ra bitartean. Ikusmira pedagogiko batekin eta bertako eta nazioarteko akordeoi jotzaile onenekin, Arrasate akordeoiaren hiri bihurtuko da egun horietan. Lehiaketak hiru azpiataletan banatu dituzte; Lehena eta garrantzia handiena izango duena izango da, XVI. Nazioarteko Arrasate Hiria lehiaketa. Bigarrena, Gipuzkoako XXIX. Akordeoi lehiaketa, Euskal Herriko eta Espainiako musikari gazteak bilduko dituena eta azkena, Gipuzkoako XXI. Akordeoi jaialdia, akordeoiaren festa handia izango dena.

Arrasate munduko akordeoiaren hiria bilakatuko da abenduaren 5etik 8ra. Hemengo eta kanpoko akordeoi jotzaileen eskenatoki izango dira lehiaketek irauten duten bitartean, Amaia Antzokia, Arizmendi ikastola eta kultur ate. Aurten gainera, inoiz baino parte hartzaile gehiago izango ditu txapelketak eta munduko hamaika herrialde baino gehiagotik etorriko dira akordeoi jotzaileak. Gainera, iazko irabazleak, Ari Legtonen finlandiarrak, kontzertu bana eskainiko du, bat Arrasaten eta bigarrena Aretxabaletan.

Eta lehiaketez gain, Arrasaten, akordeoiaren kutsua dastatu ahal izango da bazter guztietan, izan ere, kafe kontzertuak eta bestelako ekimenak egingo dituzten lehiaketek irauten duten artean Arrasateko txoko guztiak girotuko dituztelarik.

Arrasateko akordeoi txapelketak baditu berritasunak aurtengo edizioan. Orain arte, lehiaketak 5 azpiatal izan dituen moduan, aurten azpiatal horiek murriztea erabaki dute eta beraz, 3 izango dira atalak.

Beraz, hiru azpiatal horiek, garrantzitsuenetik maila baxukoenera, horrela sailkatuko genituzke piramide itxuran. Garrantzia handiena izango duena eta maila altuko nazioarteko akordeoi jotzaileak bilduko dituena, XVI. Nazioarteko Arrasate Hiria Lehiaketa izango da. Piramidearen erdian egongo litzateke Gipuzkoako XXIX. Akordeoi lehiaketa, Euskal Herriko eta Espainiako musikari gazteak batuko dituena, eta oinarrian, Gipuzkoako XXI. akordeoi jaialdia egongo litzateke, akordeoiaren festa handia, jendetsuena eta izaera pedagogiko batekin akordeoiaren harrobiaren oinarriaren isla izango dena.

Hauspoz elkarteak eta Arrasateko udalak antolatutako lehiaketekin, Euskal Herriak akordeoi mailan dituen beharrei erantzun bat eman gura dio Hauspozek. Munduko akordeoi jotzailerik onenak beraz, abenduaren 5etik 8ra izango dira Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak