Autodeterminazioaren alde, baldintza demokratikoak orain! lelopean abenduaren 20an mobilizazio eguna deitu du Askatasunak.
Bigarren gose greban, de Juanak gaur 36. eguna beteko du. Atzoko prentsaurrekoan gogor salatu zuten de Juanaren egoera. 18/98 eta euskal gazteriaren aurkako epaiketak "interes politiko hutsak" direla ere adierazi zuten. Honi, egun euskaldunez osatutako hainbat erakundek ilegalak izaten jarraitzen zutela gogorarazi nahi izan zuten.
Bake prozesurako beharrezko ikusten diren baldintza demokratikoak Espainiako Gobernuak urratu egiten dituela ere adierazi zuen Askatasunak. Bestalde, prozesuari irtenbidea bilatzeko borondatea badutela nabarmendu nahi izan zuten Askatasunako kideek.