Abaroaren lekualdaketa
Horrez gainera, erretiratuen egoitzaren lekualdaketa ere berbagai izan zuten egueneko batzarrean. Halaxe adierazi du Abaroako idazkari Jose Rivierek. Hala, bazkideei jakinarazi zieten dagoeneko ia bukatuta dutela arkitektoek Abaroa berriaren proiektua. Hori bai, oraindik udalbatzarrak onespena eman beharko dio, eta gero, lanak esleitu egin beharko dituzte; horrenbestez, prozesuak luze jo dezakeela ere nabarmendu zuten. Edozelan ere, Iturbideko obrak uda ostean hasi behar dituztela kontuan hartuta, obra horiek Abaroan eragina izan baino lehen lekuz aldatu beharko lituzketela pentsatzen dute Abaroako bazkideek.