Abaroa, jendez gainezka

Ubane Madera 2009ko mar. 30a, 19:55
17:00ak geroztik, urteko batzar nagusia egiten dihardute Abaroako bosgarren aretoan. Jendez gainezka dago ekitaldia, besteak beste, egoitza berrira lekualdaketa eta Abaroako presidente berriaren aukeraketa landu behar dituzte.

Areto nagusiaren faltan, Abaroa egoitzaren bosgarren aretoan elkartu dira egoitzako bazkide mordoxka urteko batzar nagusian. Mahai gainean, makinatxo bat gai, ohikoak: 2008ko kontuak garbitu eta 2009ko aurrekontua aurkeztu, iazko ekitaldien memoria eta beste.

Baina gaurko batzarrean aurreikusitakoen artean, badituzte pare bat puntu ez direnak horren ohikoak: eraikitzen diharduten egoitza berriarekin lotutako lekualdaketa eta Abaroako presidente berriaren aukeraketa.

Lekualdaketari dagokionez, 2010ean tokatzen zaie hori egitea, ordurako dago-eta aurreikusita egoitza berria bukatuko dutela, San Andres auzoan.

Presidentearen aukeraketari dagokionez, berriz, bi pertsonak aurkeztu dute euren buruak kargu horretarako: Juan Luis Lizarraldek, gaur egungo presidenteak eta Jose Rivierek, gaur egungo idazkariak. Bien artean bat aukeratu beharko dute Abaroako bazkideek.

Gaurko batzar horren nondik norako guztiak landuko ditugu bihar, martitzena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak