Taberna ustiatzeko eskubidea lehiaketa publikora deitu zutenean, Udalak bederatzi proposamen jaso zituen, bederatzi herritarren eskaera. Eta zerbitzua esleitzeko irizpide ezberdinak hartu dituzte kontutan. Lau irizpide hartu ditu aintzat Udalak, hain zuzen: gaitasun profesionala, euskararen ezagutza, giza egoera eta Arrasaten bizitzea. Adibidez, gaitasun profesionala neurtzeko froga praktikoa egin zuten joan den ekainaren 15ean, Gasteizko Gamarra Ostalaritza eskolan.
Froga ezberdinak egin ostean, Agurtzane Urizar Murgoitio aukeratu dute tabernaz arduratzeko. Urizar izan da baldintzok hobekien bete dituena, Udalaren ustez. Beraz, Abaroa berriaren irekiera data datozen egunotan jakingo dugu. Amaitzear da larregi luzatu den itxaronaldia.