Abaroa berria irailaren 29an zabaltzeko asmoa du Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko ira. 16a, 18:30
"Tabernako arduradunak eta udalbatzak adostu dutenez, irailaren 29an zabaltzea da asmoa". Iñigo Garitano Gizarte Ongizate teknikari buruaren hitzak dira, Etxaluze eraikinaren gainean berbetan. Beraz, bi aste barru zabalik beharko luke Etxaluzek, herriko erretiratuen eta San Andresko auzotarren beharrak aseko dituen eraikinak.

Etxaluze eraikina San Juan egunean inauguratu zuten baina azken egokitzapenak egin eta tabernako arduraduna zehaztu arte ez da erabilgarri egon.
Taberna ustiatzeko eskubidea lehiaketa publikora deitu zenean, Udalak bederatzi proposamen jaso zituen. Eta zerbitzua esleitzeko lau irizpide hartu ditu aintzat Udalak: gaitasun profesionala, euskararen ezagutza, giza egoera eta Arrasaten bizitzea. Gaitasun profesionala neurtzeko froga praktikoa egin zuten joan den ekainaren 15ean, Gasteizko Gamarra Ostalaritza eskolan. Hala, Agurtzane Urizar aukeratu du Udalak; astelehenean egindako osokoan aho batez onartu zen.

Bost urte gehienez
Kontzesio administratiboen utzi diote tabernaren ardura Urizarri. Bost urte  egongo da gehienez eta Abaroako zuzendaritzarekin akordatu artean, honakoa izango da ordutegia: astelehenetik egubakoitzera 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 21:30era. Aste bukaeretan: 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 22:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak