9.000 euro eskuratuko ditu gaur, Monte tabernako porraren irabazleak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko irailaren 23a

Espainiako Itzulia amaituta, gaur (eguaztena) iluntzeko 19:00etan banatuko dituzte Monte tabernan, azken itzuliko sariak. Lehenengo saria, 9.000 euro, Donostiara joango da; bigarrena, 5.600 euro, Oñatira eta hirugarrena, 2.800 eurokoa, berriz, Arrasaten geratuko da. Guztira, 752 lagunek hartu dute parte; eta Euskal Herriko lehiakideez gain, Valentzia, Malaga, Madril eta Txekiako Errepublikakoak ere izan dira aurten.

Juan karlos Davilla, Monte tabernako ugazabak, Arrasate Irratian gaur izango den sari banaketaren gaineko zehaztasunak dituzue jarraian entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak