80ko hamarkadara itzuli zen Arrasateko gaztetxea

Arritxu Barruso 2010eko irailaren 26a

'La chica de ayer', 'Enamorado de la muerte', 'Lola por que estás sola', 'Ellos las prefieren gordas'... Kantu horiek eta antzeko beste askok 80ko hamarkadara eraman zuten zapatu gauean Arrasateko gaztetxea. Herrian jaio berri den Kooltur Ekintza elkarteak antolatutako lehenengo ekimena izan da asteburu honetakoa: 80ko hamarkadako festa. Gau borobila izan zen: giro bikaina, musika ona eta umore ona. Kontzertuen gaineko kronika osoa, bihar, Asteleheneko Goienkarian irakurri ahalko duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak