Sari banaketa ekitaldia egubakoitz iluntzean izan zen Donostiako Kurt Art Gallery aretoan eta saria Jose Luis Rebordinos, Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdiko zuzendariak7 eman zuen. Mariasun Pagoaga bera bertan izan zen.
Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño gipuzkoarren 80 egunean filmak Zinemaldian jasotzen duen bigarren saria da Gehiturena. Pasa den martitzenean Donostia Hiria saria jaso zuen filmak Donostiako balio sozialak, kulturalak eta paisajistikoak pantailan ondoen azaltzen dituen luzemetraia izatearren.