750. urteurreneko hitzaldiak, arrakasta borobila

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mai. 24a, 12:22
Udala "oso pozik" dago Arrasatek hiri-gutuna jaso zuela 750 urte betetzen direla-eta antolatu diren hitzaldietako parte-hartzearekin. Hitzaldi guztiek interes handia piztu duela dio Oihana Aranburu kultura zinegotziak, eta aurrerantzean Udalak Arrasateko historian sakontzen jarraituko duela jakinarazi du

"Herritarrek sekulako interesa azaldu dute, hitzaldien parte-hartzean garbi azaldu da". Oihana Aranburu Kultura zinegotziaren hitzak dira, eta 750. urteurreneko hitzaldi zikloaren  erantzunaz Udala pozik dagoela adierazten dute. Aranburuk gaineratu du "gure herriari buruzko informazio historiko gehiago" ematea zela helburua eta, dioenez, "ahalbideratu da". Hitzaldiak euren artean "oso ezberdinak" izan dira, eta Aitzol Altunak eskaini zuen 1200. Lurraldetasunaren galera nabarmendu du zinegotziak: "Hainbat argipen eman zituen, euskaldunontzat ezkutuan egon direnak". Toti Martinez de Lezeak ere Kulturate lepo bete zuen.

Sakontzen jarraitzeko asmoa
Arrakasta ikusita, herriko historian sakontzen segitzeko asmoa du Udalak: "Ekitaldien berri ematen joango gara baina gaurtik gonbidapena luzatzen dugu". Beste herrietako esperientziak eta herritarren ekarpenak izan ziren Udalaren abiapuntuak hitzaldiak antolatzerakoan: "Dinamika aberasgarria izan da, etorkizunean indartu beharrekoa", dio Aranburuk.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak