Lakak ordenagailuz egindako koadro batzuekin osatutako horma-irudia jarriko du eta erakusketak berak ere 7 emakume en movimiento du izena. Azaldu duenez, feminismoaren aldeko erakusketa da, "emakume sortzaileak aldarrikatzeko murala". Bost metro luze izango ditu.
Bestalde, Eluk 13 argazki inguru erakutsiko ditu Kresala eta garoa deitu duen erakusketan. Eguenetan arratsaldez eta egubakoitzetan goizez bisitatu ahalko da.
Laka eta Elu aspalditik dira lagunak eta bi urtean behin erakusketak antolatzen dituzte.