65.000 euro inbertitu gura dituzte herriko traba arkitektoniko gehiago kentzeko

Ubane Madera 2010eko urriaren 18a

Oraingo astean edo hurrengoan adjudikatuko ditu Udalak traba arkitektonikoak kentzeko aurten egin gura dituen lanak. Oraingo honetan, erdigunean (Jose Luis Iñarran), Santa Teresan, San Andresen eta Musakolan egingo dituzte lan horiek, 65.000 euro inbertituta.

Dirulaguntza eskatuta du Udalak lanok egiteko, baina ez dira erantzunaren zain geratuko. "Guk berdin-berdin egingo ditugu", eman du aditzera Moises Altunak, Obra eta Zerbitzu Saileko arduradunak. 

Ia 390.000 euro inbertituta

2005a ezkero dabil Arrasateko Udala urtero-urtero herriko traba arkitektonikoak kentzen. Eta kopuru ikusgarriak dira inbertitu dituenak. Guztiak batuta, aurtengoa barne, 388.000 euroko inbertsioa izango litzateke. 

Zailtasunak dituztenendako,  gurpildun aulkiekin edo umeen kotxeekin dabiltzanendako traba diren oztopoak kentzen dituzte.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak