5,89 puntu eman dizkio Kontseiluak Arrasateko hizkuntza-politikari

Jon Berezibar 2007ko api. 4a, 17:16
Arrasateko hizkuntza-politikaren neurketa egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta oso gutxigatik lortu du gainditzea. 10etik, 5,89 puntu jaso ditu Arrasateko hizkuntza-politikak. Politikan alde positibo eta negatiboak ikusi dituzte eta zeintzuk nabarmendu behar diren hizkuntza-politika eraginkorra lortzeko.

Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten Kultura Etxean azterketaren emaitzak. Hala, 5,89 puntu eman dizkio Kontseiluak Arrasateri. Kontutan hartu behar da euskara lehenesten dela ziurtatzeko 7 puntu gutxienez behar direla. Puntu horiekin Arrasate neurketaren 10. postuan aurkitzen da.

Datu orokorrek diote Arrasaten hizkuntzaren ezaguera %73,6koa dela.
Hala, ‘Hutsune nabariak’ daudela diote Kontseilukoek. Euskaldun kopuru altua ei dago eta horregatik diote dela garrantzitsua hizkuntza-politika eraginkorragoa.

Alde positiboak Arrasaten dira Udaleko atal guztiak elebidunak direla, haurren aisia euskara hutsean eskaintzen dela eta euskara elkarteei eta hedabideei diruz zein azpiegituraz laguntzen zaiela, besteak beste.
Alde txarren artean: udal ordenantzarik ez dagoela edota euskaltegi publikoei ez zaiela azpiegitura eskaintzen.

Arrasate Gipuzkoako 6 herria hizkuntza-politikan. Aurretik, esaterako, Oñati dago 6,54 punturekin. Donostiak 4,22ko puntuazioa jaso du, adibidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak