Ferrerias kaleko jaietako ekitaldi arrakastatsuena kalean bertan egiten den afari herrikoia izan ohi da. Antolatzaileek 70 lagun inguru biltzea espero dute.
Afariak luxuzko menua izango du: hasierakoak, bakailoa, sahietsak, goxua, kafea eta kopa. Sarrerak Tamayon daude salgai, 20 eurotan –jubilatuendako 18 euro–.
EGITARAUA
9:00 Etxafleroak.
12:00 Txistularien kalejira.
17:00 Haur jolasak: zaku lasterketa, txokolatada...
19:00 Txistularien kalejira.
19:00 Herri poteoa.
19:00 Umeendako lasterketak eta jokuak.
19:00 Ferrerias kaleko hildakoen aldeko meza parrokian
21:00 Herri afaria
23:00 Dantzaldia