400 ume Arizmendi ikastolak antolatutako udalekuetan

Miren Arregi Amasorrain 2008ko uztailaren 8a

Beste urte batez, Arizmendi ikastolak udalekuak antolatu ditu adin guztietako ikasleentzat. Euskal Herriko hainbat txoko ezagutuko dituzte kanpoan egongo diren egunetan. Gaur esaterako, haur hezkuntzako umeak irten dira Garesera, guztira 30 bat lagun. Maila edota ziklotan banatuta, batzuk Acedora, beste batzuk Otsagira, besteak Zurizara… Esandako moduan, Euskal Herriko eta Pirinioetako bazterrak ezagutuko dituzte. Ikasle zaharrenek gainera, Euskal Herriari itzulia bizikletaz egiteko aukera izango dute. Guztira 400 ikasle inguruk hartuko dute parte, Arizmendik aurten antolatu dituen udalekuetan. Arizmendi ikastola osatzen duten eraikin desberdinetan dagoen jendeak elkar ezagutzea da helburuetariko bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak