400 lagun baino gehiago bihar, kirol txapelketetan

Ubane Madera 2009ko mar. 4a, 13:48
Bihar (eguena) unibertsitate arteko kirol lehiaketen finalerdiak jokatuko dituzte Arrasaten. Mondragon Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek okupatuko dituzte, beraz, Musakolako kiroldegia, Iturripeko kiroldegia eta Uarkape frontoia. Izan ere, 400 bat ikaslek jardun behar dute lehian, kirol modalitate askotan, gainera.

10:00etan egin dute hitzordua, kirolaren arabera banatuta, Iturripen, Uarkapen edo Musakolan elkartuko dira unibertsitateko ikasleak. Askotariko kirol finalerdiak dira bihar Arrasaten jokatu behar dituztenak: pilota, errugbia, areto futbola, squasha, tenisa, xakea eta beste. Eta adibidez, futbolean ere jokatuko dute, baina Aretxabaletako instalazioetan, Arrasaten ez direlako kabitzen.

14:00ak arte jardungo dute kirolean; 14:00etan, berriz,  Musakolako kiroldegian elkartuko dira guztiak, sari banaketa egiteko.

Lehen esandako moduan, Euskadiko hiru unibertsitateen arteko kirol lehiaketa da bihar Arrasaten egingo dutena. Lehenengo unibertsitate bakoitzean jokatzen dituzte barne txapelketak eta horietatik garaile ateratzen diren unibertsitarioak dira bihar Arrasateko finalerdietan jokatuko dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak