Emandako azalpenen arabera, lehenengo goiko auzoetatik buelta
eman dute, Obenerreka, Santa Marina, Makatzena, Bedoña eta halako
lekuetatik, beheko partean ez zegoelako arazorik. CESPAko langileak ospitale inguruan ere ibili dira eta kontatu dute espaloiak ere bereziki garbitu dituztela.
Une honetan atzera ere goiko auzoetan dabiltza egoera zaintzen eta Kanpazarrerako bide zaharra garbitzen ere bai.
Zenbakitan
begiratuta, 35 langile dabiltza garbiketa lanak egiten: 18 pertsona
CESPAkoak, 11 brigadakoak, eta 6 mendiko langileak. Eta 50 tona gatza
daude gordeta Arrasateko biltegian.