300 kilo buzkantza pasatxo eta egitarau zabala: heldu dira jaiak Garagartzara

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko irailaren 24a

Garagartzako San Migel jaiak gaur hasiko dira, 19:30ean, ikurrinaren igoera eta etxafuegoen jaurtiketarekin. Ordurako, baina, Patxixena auzo-etxea jendez lepo egongo da, jaien bereizgarri diren buzkantzak dastatzeko irrikan dagoen herritarrez lepo. Gaur eta bihar 19:00etatik aurrera dastatu ahalko dira.

Agirreurreta eta Otamendik 300 kilo buzkantza pasatxo eramango dituzte aurten Garagartzara. Jose Ramon Otamendik gogoratzen duenez, 1980 inguruan hasi zen Manuel Agirreurretarekin batera buzkantzak Garagartzarako egiten. Eta ordutik, euren harategietarako prestatzeaz gain, urtero prestatzen dituzte 300 bat kilo jaietarako.

Egitaraua, ekitaldiz lepo
Haur, gazte eta helduendako urteroko egitarau zabala izango da asteburuan. San Migel egunean –hilak 29–, bestalde, meza egingo da, 19:30ean. Gero, luncha Patxixenean. 

Egitaraua:

Irailaren 24en, barikue edo egubakotza
19:30    Jaixen hasierie, ikurriñe igo eta etxaflero jaurtiketie.
19:30-22:00    Trikitilarixek ibiliko die kalejiran.
22:00    Dantzaldixe IÑIGOrekin.

irailaren 25ien, zapatue
10:30    Garagartzako Leze-Txiki ekipoko gaztetxuenen artien futbol partidue
12:00    Meza auzoko hildakuen aide
12:00-14:00    Umiendako herri-kiroiak AMA-LURekin.
16:00-18:30    Garagartzako VI. Kobate Open futbol partiduek (umiendako)
18:30-20:30    Uorriti eta bere animalixak.
22:00    Dantzaldixe TITAU taldiaz.
23:00    Su artifizialak

irailaren 26xen, domeka
11:00-14:00    SEGWAY ibilgailu ekologikuek eta, umiendako, Rollerak.
11:00    Meza nagusixe.
13:00    Txikitxu taldiaz euskal dantzak.
14:00    Garagartzako auzotarren esker ona bertako bizilagun berezi bati.
14:00-14:30    Musika apur bat, TITAU taldiaz
14:30    Auzo baikaixe
    Bazkalostien erromerixie, TITAU taldiaz.

BARIKUEN ETA ZAPATUEN BUZKENTZAK EGONGO DIE ATSALDEKO ZAZPIRETATIK AURRERA, AUZOETXIEN.

irailaren 29xen, eguaztena
19:30    Meza Samigelen oroimenez.
    Meza ostian luntxa egongo da auzoetxien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak