30 urteko ibilbidea laburbiltzen duen CD-DVDa bihar (zapatua) aurkeztuko dute Arrasateko Gaiteroek

Ubane Madera 2009ko aza. 27a, 14:07
Arrasateko gaiteroek DVD-CDa landu eta bihar aurkeztu behar dute. Eta ez da lan makala izango, izan ere, Arrasateko gaiteroen 30 urteko ibilbidea jasotzen du lan horrek. 30 urte Erdiko Kaletik da izenburua.

CDak 15 kantu ditu, "batzuk ezagunak eta beste batzuk ezezagunak". Arrasaten, Azkaraten eta Altsasun grabatutakoak dira, jende askoren parte-hartzearekin, gainera: Arrasate Musikal, Sakanako Haize Berriak Musika Banda eta Arrasate Musikaleko Soka taldea.   

DVDari dagokionez, berriz, bost dokumentu ditu. Adibidez, Errementari Dantza, Larrain Dantza eta Txerri Dantza jasotzen dituzte erreportaje luzeetan. Horiekin batera, Iruñeko gaiteroak, Txantrea konpartsakoak eta besteak beste, Elgoibarko zein Bilboko gaiteroen adierazpenak batu dituzte.

Dantza ikuskizuna eta beste

Esandako moduan, hori guztia bihar, zapatua, aurkeztuko dute. Bi zatiko aurkezpena prestatu dute: 12:00etan Portaloian elkartu eta Iruñeko gaiteroek eta Otsagiko dantzariek ikuskizuna egingo dute. Gero Kulturaten segiko du ekitaldiak, han Ino Galparsoro alkatea, Diputazioko kultura zuzendari Haritz Solupe, Kutxako ordezkari Mikel Irizar eta zela ez, Arrasateko gaiteroak izango dira ekitaldian.

Kioskoetan, Eroskin eta Durangon

Arrasateko gaiteroen lan berriaren salmentari dagokionez, berezia izango da, Arrasateko erdialdeko bi kioskotan ipiniko dute salgai, hau da, Erdiko kalen eta Laubiden eta baita ere Musakolako Eroski hipermerkatuan. Horrez gainera, Durangoko Azokara ere eramango dute, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko saltokira.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak