Horrez gain, "jendea dotore jantzita eta eskapularioa zintzilik duela" irteteko eskaera egin dute. Eta hauxe ere eskatu dute: "Jendea animatzeko lore eskaintza egitera. Askok utzi egin du ohitura hori, eta gure asmoa da indartzea".
Egitarauari dagokionez, askotariko ekitaldiak daudela nabarmendu dute: "Saiatu gara jaiak denondako izaten. Kale antzerkia dago; Bonberenea txaranga; eta Maritxutan lehen aldiz, konpartsa txikia ere aterako da iluntze partean, plazan. Gero, 20:30ean da lore eskaintza eta gauean, plazan agarrauak-eta dantzatzeko aukera eta txosnetan, berriz, gazte sentitzen direnendako musika".
Bestalde, Udal Prebentzio Sailak iragarri du 23:00 - 02:00 bitartean testing zerbitzua izango dela Otalora eta Zuloaga kale artean.
Egitaraua
17:00: haur antzerkixe: Golokan
18:30: Bonberenea Txaranga mundiala.
18:45: AHT BAIk kabiarra eta txanpana banatuko dittu Arbolapetan, Arrasatera trenak ekarriko dittun onurak ospatzeko.
19:00: Maritxuren txarangak (Oria txarangak) gure belarrixak gozaraziko dittu.
20:00: udaltzainek Pasarela Maala delakuan desfilauko daue, aurki estrenauko dauien traje barrixak erakusteko.
20:30: urteko parrandak eskertu eta datorren urtien danok egon gaittezen eskaketako, Maritxuri lore eskeintza.
00:00: dantzaldi paregabie plazan Izotz-ekin. Ordu berien txosnetan, erromerixie eta ligetako aukera paregabie.
Abixuek
- Eskapulaixue txintxilik eta dotore jantzitte urten deigun denok! 10 eskapularixo erosten dittuenak GPS bat jasoko dau, Mondrauko kalietan gidatzian orientau ahal izeteko.
- Akordau Maritxuk ikeragarri eskertzen dauela lorak jasotie. Animau kuadrilla danak lorak erutera! Xoxik ez daukenak gogoratu Oñatiko jardinetan 2x1 ofertie dauela lorak lapurketako orduen.
- Maritxu Kajoi batzordiek telefono bittartezko informaziño zerbitzue jarriko dau, eskapulaixuek zelan lortu, nun aparkau, nun txikiteau… 943 76 53 40 telefonora deitu besterik ez!