27 atleta gazte Donostiako XII. Atletiadan

Usoa Agirre 2010eko martxoaren 22a

Aretxabaleta eta Arrasateko infantil eta alebin mailako 27 atletak parte hartu zuten atzo, domeka, Donostian egindako XII. Atletiadan. Proba ezberdinak egin zituzten: abiadura lasterketak, iraupen erdikoak, jauziak, erreleboak... Gipuzkoako herri ezberdinetako neska-mutikoek hartu zuten parte ekitaldian. Hemengo atletek emaitza nabarmenik lortu ez arren, gustura aritu ziren Anoetako belodromoan. Hauek izan ziren parte hartu zutenak:

Alebin mutilak:

  • Oihan Ozaeta
  • Daniel Martinez
  • Aritz Martin
  • Peru Rozas

Infantil mutilak:

  • Julen Garai
  • Istar Dapena
  • Jon Ugarte
  • Aner Ozaeta
  • Ibai Errasti
  • Alai Iza

Alebin neskak:

  • Sara Arantzabal
  • Nerea Goñi
  • Maialen Altuna
  • Olaia Garro
  • Eider Luengo
  • Ainara Marino
  • Mailan Mendieta
  • Alaitz Aldai
  • Maitane Iria
  • Leire Caceres

Infantil neskak:

  • Nerea Elortza
  • Alba Etxandia
  • Maddi Garro
  • Jone Urtzelai
  • Izar Gorroñogoitia
  • Miren Azkarate
  • Ohian Igartua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak