250 neska-mutiko danborradan, frontoia irudikatzen duen karroza eta guzti

Ubane Madera 2009ko eka. 19a, 15:19
Hamar konpainiatan banatuko dira bihar, zapatua, Haur Danborradan jardungo duten 250 neska-mutikoak. Karroza eta guzti aterako dira, 19:00etan, anbulatorio ingurutik. Ekitaldi nagusia Herriko Plazan egingo dute, 21:00ak inguruan.

Nafarroa etorbidetik irten, Mondragon Hotel ingurutik pasa, Biteri zeharkatu, Maala bisitatu eta Garibai etorbidetik pasa ostean, Herriko Plazan 21:00etan egingo dute ekitaldi nagusia aurtengo Haur Danborradan jardungo duten neska-mutikoek. 250 neska-mutiko, guztira.

Diana, Donostiako Martxa, Tatiago… moduko doinu tradizionalen erritmora jardungo dute 3-4 urtetik gorako gaztetxoek, eta "akaso San Juan ere joko dute", kontatu du Juan Luis Arkauzek, danborrada antolatzen duen SUDC elkarteko ordezkariak.

Pilotalekua

Horrez gainera, hark kontatu du karroza eta guzti aterako direla Haurren Danborradakoak, pilotalekua irudikatzen duen karrozarekin, "herriko pilotariei omenaldia egin guran". 25 bat neska-mutiko joango dira karroza horretan.

 

Gainera, karrozaren bitartez ez dituzte kontuan hartuko bakarrik oraingo pilotari gazteak, izan ere, ikusgai ipiniko dituzte pilotarekin lotutako Arrasateko izen handien argazki zaharrak, Pilotari

liburutik ateratakoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak