25 lagun Behobia-Donostian presoen alde korrika

Ubane Madera 2007ko aza. 9a, 12:39
Domekan Behobia Donostia lasterketaren 43. edizioa egingo dute. Parte-hartzaile ugari espero dituzte, eta jakina, tartean Arrasatekoak ere izango dira.

Hain justu, martitzenean prentsaurrekoa egin zuen herritar talde batek jakinarazteko Arrasatetik 25 lagun joango direla presoen alde korrika egitera. Eta horrekin batera, inguruko herrikideak animatu zituzten gauza bera egitera.

Horrez gain, "kezka" azaldu zuten presoen egoeraren aurrean. Salatu zuten 12 preso daudela kartzelan gaixotasun sendaezinak izan arren, eta tartean daudela Josu Uribetxeberria eta Jon Agirre arrasatearrak. Salatu zuten, baita ere, bizi osorako zigorra ezartzen zaiela euskal presoei, "auzitegi nazionalak asmatutako doktrina baten bitartez", eta horien artean daudela Jose Inazio Gaztañaga eta Luis Mari Azkargorta arrasatearrak. Unai Parot eta haren moduan beste 46 preso bakartuta daudela ere gogora ekarri zuten. Eta PSOE eta PPren nahia presoak "kartzeletan hiltzea edo usteltzea" dela salatu zuten.

Ostean, eskatu zuten gaixoen eta zigorra beteta dutenen "berehalako etxeratzea". Jakinarazi zuten presoen eskubideen inguruan herri dinamika iraunkorrak antolatuko dituztela, eta herritarrak animatu dituzte halakoetan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak