Besteak beste, barrileroak, barrilerak, danbor-joleak –eskoziarrak, soineko berdedunak eta soineko urdindunak– eta kantinerak. Horiez gain, umezaintzako haurrak ere irtengo dira. Desfilea 19:00etan irtengo da Zaldibarretik.
Udaletxetik San Viatorrera
Maiatzaren 8an hasi ziren entseguekin. Bada, Egidazuk gogoratu du lehen urteeetan entseguak udaletxeko goiko solairuan egiten zirela. Hortik San Frantziskotarren klaustroetara pasa ziren; bertan hainbat urtez egin ziren. Azken urteetan San Viator Handin –Gaztelupe gunea da egun– egiten dira.