24 orduko futbola Inoren askatasuna exijitzeko

Arritxu Barruso 2008ko eka. 24a, 14:26
Inoren askatasuna exijitzeko 24 ordutako bosteko futbol maratoia antolatu du herritar talde batek. Ekimen honen helburua, antolatzaileen esanetan, "herriko zein inguruetako lagun taldeek 24 orduko parte hartzeaz gure alkate den Inori maitasuna kiroltasunez adieraztea" da. Uztailaren 5ean, zapatua, 12:00etan hasiko da txapelketa, eta bi onenek 24 ordu beranduago jokatuko dute finala. Izen emate epea ekainaren 27an amaituko da.

24 orduak ez dira aurten aurrekoak bezalakoak izango, beraz. Aldarrikapenez gain, bestelako berrikuntzak izango dira. Lehena, eta esanguratsuena, txapelketa jokatuko den lekua ezberdina izango dela da. Izan ere. aurten Uarkapen jokatuko da. Ez da oso ohikoa Uarkape moduko pilotaleku batean futbolean aritzea, baina antolatzaileek honela azaldu dute aldaketa: "txapelketa Uarkapen izatea erabaki genuen, batetik, txapelketa herriko erdigunean kokatu nahi genuelako eta, bestetik, Uarkapen Zaldibarren baino giro hobea eta beroagoa egongo dela uste genuelako".

Hala ere, baliteke txapelketa Zaldibarren ere jokatzea. Azken hau  aurkezten diren talde kopuruaren araberakoa izango da, talde asko apuntatzen badira antolakuntzak Zaldibar aukeratu baitu bigarren kantxa moduan.

Ekainaren 27, azken eguna

Etenik gabeko bosteko futbol uholde honetan parte hartzea nahi duen taldeak, egubakoitzera arte izango du izena emateko aukera. Posta elektronikoz (24ordu@aurrerabolie.org) edo 695  77 6 2 22 telefonora deituz  egin beharko du, eta talde bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu antolakuntzaren web orrialdean (www.aurrerabolie.org) zehazten den kontu korronte zenbakian.

Datorren martitzenean egingo da kanporaketak zehaztuko dituen taldeen zozketa Uarkape pilotalekuko tabernan. Bertan  partida bakoitzaren ordutegia ere jakinaraziko da.
Bestalde, uztailaren 6an banatuko dira sariak eta nesken taldeen zein talde mistoentzat sari bereziak izango dira. Gainera, pilotalekuko aldagela eta dutxak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak