Izena emateko bi bide daude: 634447592 telefonora deituta edo honako helbide honetara taldearen izena eta telefono kontaktu bat bidalita: info@zaldibarkofutbitotxapelketa.com.
Uztailaren 15ean jakinaraziko dira parte hartuko duten taldeen zerrenda eta txapelketako ordutegi. Izenemate epea, bestalde, hilaren 13an itxiko da. Talde bakoitzak 50 euro ordaindu beharko du eta antolatzaileek lehen partiduan jasoko dute dirua. Sariak izango dira, noski, baina finalistendako bakarrik. Iaz Google taldea izan zen irabazlea.
Informazio gehiagorako sartu Zaldibarko futbito txapelketako webgunean.