23 gazte saridun eta literatura irabazle, AEDren Literatur Lehiaketen sari banaketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko api. 24a, 18:54
Atzo egin zuten AED euskara elkarteak antolatzen dituen Literatur Lehiaketen sari banaketa ekitaldia. 23 gazte saritu zituzten.

Atzo, apirilak 23, egin zuten AED elkarteak antolatzen dituen Literatur Lehiaketen sari banaketa ekitaldia. Aurten iaz baino lan gehiago jaso ditu euskara elkarteak, 127 guztira: 45 ipuin, 63 bertso paper, 18 poema eta hiru komiki, hain zuzen. Antolatzaileek euren poza adierazi zuten jasotako lan kopuru dela-eta, are gehiago, edizio honetan AEDren 25. urteurrena dela-eta euskara gai moduan jartzeak "parte hartzaileen sormen lana zertxobait zaildu" duelako.
22 urte bete dituen edizio honetan Unai Bergaretxek, Miren Arizmendiarrietak, Larraitz Trojaolak eta Joxerra Agirreurretak osatu duten epaimaihaiak 23 gazte saritu zituzten –irudian, sarituak–; sari ekonomikoa eta diploma eman zieten. Ondoren, luncha izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak