Komisiñoko kide Haritz Zubiateren arabera, udaberrian beste herri batzuetako jai batzordeekin batera egindako bileran sortutako ideia jarraituz, eta ikusita “hainbat eraso” zeudela, Maritxu Kajoi egunean ere 'eskapularixoan' Jaiak bultzatuz leloa jartzea erabaki zuten.
Bi lagun gogoan
Jaia bultzatu, eta egin egin zuten arrasatear eta kanpotik etorritakoek; jaia egin, baina ez daudenak gogoan izanda, batez ere bi lagun: azken urtebete honetan hildako Joseba Iglesias eta Joxepa Arregi.
Haiek gogoan, giro ederra izan zen egun osoan Arrasateko kaleetan. Goizetik atera zen jende ugari, txikiteoa eta bazkaltzeko elkartu. Iluntzean, herriko konpartsa txikiak eta txarangak girotu zituzten bazterrak, eta handik aurrerakoak... bakoitzak jakingo du berea.