2009an spinning eta pilates izan ziren herritar gehien erakarri zituen lehorreko jarduerak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko urt. 18a, 12:17
Ez da berria Aukeak arrasatearrendako kirol eskaintza zabala duela Musakolako kiroldegian. Herritarrek badute horren berri, eta horren adierazle garbia da 2009an Aukea kirol zerbitzuak 700 erabiltzaile inguru izan zituela.

Atzean geratu dira garai bateko gimnasia eta aerobikeko eskaera finkoak. Orain askoz zabalagoa da eskaintza eta, horren ondorioz, herritarren eskaera. Jarduera berriek erantzun ona izan dute; body balance ikastaroak, esaterako, 22 erabiltzaile izan zituen.
Lehorreko jarduerak dira herritar gehien erakartzen dituztenak: 600 erabiltzaile inguru. Eta horien artean, spinning eta pilates dira nagusi; lehenak 113 erabiltzaile ditu, eta bigarrenak, berriz, 94. Ur jarduerek, bestalde, 100 erabiltzaile dituzte.

Denetarik, denendako
Bada, 2010ean eskaintza hobetzeko asmoa dute. Guztira lehorreko zein uretako 22 jarduera inguru dituzte, eta gainera, fitness gela, kirol medikuntza eta masaje fisioterapia zerbitzuekin jarraitzeko asmoa dute. Jarduerak mota askotakoak izango dira: dantzagarriak –aerobik, batuka, body jam...–, biziak –spinning, body pump...– edo lasaiak –body balance, pilates, yoga...– Haur, gazte eta helduendako ekintzak dira. Gainera, behar bereziak dituztenendako eskaintza ere badago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak