2008ko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da

Ubane Madera 2008ko eka. 26a, 11:51
Aurtengo ekitaldirako dirulaguntza deialdia zabaldu du Arrasateko Udalak. Hau da, Udalak ematen dituen dirulaguntza mota guztiak eskatzeko epea da zabaldu dutena. Uztaila bukatu arte aurkez daitezke eskaerak. Kopuruari dagokionez, 879.320 euro aurreikusi dituzte elkarte, erakunde eta bestelakoei dirulaguntza moduan emateko.

Udalaren bederatzi Sailek parte hartzen dute deialdi horretan, guztira, 23 programak. Udaletik emandako informazioaren arabera,  adibidez, "kirola eta kultura sustatzen, irakaskuntzaren kalitatea hobetzen, euskararen erabilera bultzatzen, herritarren parte hartzea udal kudeaketan, boluntarioak sustatzen, garatu gabeko herrialdeen lankidetza proiektu solidarioak egiten, hirugarren adinekoak beren interesen kudeaketan dinamizatu eta inplikatzen, kohesio soziala sustatzen eta hobetzen" laguntzen duten elkarte, talde edo entitateei zuzendutako laguntzak dira.

Adibide zehatzagoak ipintzearren: euskaltegietan euskara ikasten dabiltzanei, errotuloak, irudi korporatiboa eta web orria euskaraz egiten duten enpresa eta komertzioei, erretiratuen elkarteei, udal tasak ordaintzeko diru baliabide urriak dituztenei, espetxean preso dauden pertsonen senideen garraio gastuetarako, herriko musika taldeei, aisialdiko begirale ikastaroak egiteko, gazteen elkarteei edo Arrasateko kirol taldeei ematen die laguntzak Arrasateko Udalak.

Laguntzak eskatzeko eskabide eredua bete behar da. Hainbat lekutan eskura daiteke hori: Biztanleen Arreta Zerbitzuan, Gazteen Informazio Bulegoan, Emakume Txokoan, Musakolako Kiroldegian edo Udalaren web orrian ere bai: www.arrasate-mondragon.org

.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak