Baldintzak
1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.
2.- Kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrokoak izango dira. Formatuak, nahitaez bertikala izan beharko du. Informatika euskarrian (disketea) ere aurkeztu ahal izango da kartela, Din A3 tamainako paperean inprimatua.
3.- Teknika librea izango da.
4.- Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2007 INAUTERIAK ARRASATE.
5.- Irabazleak 400 euroko saria jasoko du, (kopuru honi PFEZen atxikipena aplikatuko zaio).
6.- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
7.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, gutun azal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
8.- Kartelak 2007ko urtarrilaren 24a, 15:00ak baino lehen, BAZera (Biztanleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.
9.- Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.
10.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
11.- Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du.
12.- Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta 30 eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.
13.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.