2005eko datuekin konparatuta, sozialistak garaile

Ubane Madera 2009ko mar. 2a, 10:33

Azkeneko hauteskundeekin konparatuta, Arrasaten ere EAJk eskuratu ditu boto gehien. Baina azpimarratu beharra dago baina sozialistak gertu-gertu dituztela jeltzaleek. Lehenago ere gertu zituzten, baina atzoko emaitzak esku artean, sozialistek gora egin dute bototan. Kopuruak begiratuta, bien artean 321 botoren aldea dago.

Horrez gainera, Aralarren boto igoera ere nabarmena da, ia bikoiztu egin du boto kopurua; 2005ean eskuratu zituen 621 botoetatik 1.119 boto eskuratzera pasa da, beraz, ia 500 boto gehiago lortu ditu Arrasaten.

Jaitsierak begiratuta, berriz, Aralar igo den ia neurri berean jaitsi da, Eusko Alkartasuna; Euskal Autonomia Erkidego osoan gertatu den moduan, Arrasaten ere behera egin du nabarmen, 535 boto galdu ditu, eta lehen zuen boto kopuruaren erdia eskuratu du. Eta beheranzko joera hartu du, baita ere, Ezker Batuak, 400 boto galdu ditu-eta Arrasaten.

Bukatzeko, Urrezko Botoei dagokienez, edo ezker abertzaleen botoei dagokienez, nabarmena da, baita ere, jaitsiera, izan ere, 986 boto gutxiago eskuratu ditu 2005eko hauteskundeekin alderatuta.

Abstentzioari dagokionez, horrek gora egin du; 2005ean %32,10ekoa izan zen eta atzo, berriz, %35,73ra iritsi zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak