Goiz zein arratsaldez egongo da zer egin: 9:00etan elkarte ezberdinei egingo diete harrera eta 19:30ak arte ospakizunetan izango dira. Erlijioa, musika, kantua eta dantza izango dira protagonista. 10:30ean Errozioko meza egingo dute Santa Teresa elizan eta gero eramango dute Errozioko Ama Birjina Eroski ondoko Arruena parkera.
Arruenan egingo dituzte ospakizunak; aurten Euskal Herriko beste herri batzuetako 16 elkartek eman dute izena oraingoz. Egun osoan zehar Andaluziako produktuak dastatzeko aukera egongo da, eta antolatzaileek egunerako jantzia eramateko deia egin dute.