20 bat lagunek babestuta, Arrasateko alkatea Auzitegi Nazionalean

Ubane Madera 2009ko apirilaren 24a

Debagoienetik 20 bat lagun joan ziren atzo (eguena) Madrilera, Arrasateko alkatea laguntzera, tartean, Gatzagako eta Eskoriatzako alkateak. Ino Galparsoro alkateak 20 bat minutu egin zituen epaile eta fiskalaren aurrean, gainerako inputatuekin batera. Inputazioaren gaineko txostena esku artean atera ziren Auzitegi Nazionaletik.

Ino Galparsoro alkateak hitzordua zeukan atzo Baltasar Garzon epailearen aurrean eta Estatuko Fiskalaren aurrean aurkezteko. ANV-Batasuna-EHAK-D3M alderdien kontrako sumarioan dago inputatuta Arrasateko alkatea. Labur esanda, epaileak ETAko parte izatea egozten dio Galparsorori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak