1937. urtean Gernikan gertatutakoaren berri jasoko dugu domekan dantzaren bidez

Mirian Biteri 2010ko api. 22a, 18:22
Dantza Garaikidearen VI. Zirkuituaren barruan, Edu Muruamendiaratz bergararrak zuzentzen duen Aukeran dantza taldeak 'Gernika mihise gaineko dantza' izeneko ikuskizuna eskainiko du domekan, 19:30ean, Arrasateko Amaia antzokian.

Konpainiaren laugarren lan horretan, 1937ko apirilean Gernikan gertatutakoa azaltzen da, bonbardaketa jasan zutenek kontatua. Dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giroak sortzeko. 

Sentimendu handiko lana

Muruamendiaratzen esanetan, "sentimendu handiko lana da. Berezia da, orain arte egindakoek ez zuten-eta gai konkreturik, eta oraingoan, hildakoak heriotzatik itzultzen dira, zer gertatu zen kontatzeko. Hondamendiaren aurretik nolako bizimodua zuten kontatuko dute, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, nola hondatu zuen, eta nola, oroimenaren bitartez, jaio egin daitekeen ostera".

Ikuskizunean hamar dantzarik hartuko dute parte. Alaitz Ormazabal izango dute ondoan,  ahotsaren bitartez istorioa modu garbian azaltzen. Ordubeteko saioa da.

Bestelako ikuskizunak

Esan bezala, Aukera konpainiak  gaur eskainiko duen dantzaldia Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Antzoki Sareek antolatutako Dantza Garaikidearen VI. Zirkuituaren barruan dago. Zirkuitu horren harira, bestelako ikuskizunak ikusteko aukera izango dute datozen hilabeteotan debagoiendarrek; Arrasaten, uztailean eta urrian, eta Bergaran, ekainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak